Atal honetan 2011 urtean Etxarrin egindako hainbat bideo-elkarrizketa bildu dira, bertako ahozko ondarearen lekukotasun zabala jaso eta gordetzeko asmoarekin egina. Bilketa hau Labrit Multimedia enpresak egin zuen, Etxarri Aranazko Udalaren enkarguz. Lana 30 laguni egindako elkarrizketetan oinarritzen da, eta guztira 60 grabazio-ordu biltzen ditu, gaiaren arabera, eta elkarrizketatuaren arabera antolatuta. Ikus-entzunezko artxiboei idatzizko transkripzioak ere gehitu zaizkio. Bestalde, "Euskal Herriko Ahotsak" proiektua jasotako elkarrizketa batzuk ere jaso dira.